Musikak emozioak pizten ditu. Prest zaudete zuen emozioak musikaren bidez adierazteko?

Unitate honetan, musikak gure barne-munduan duen eragina aztertuko dugu. Musikaren bidez gure emozioei entzuten ikasiko dugu, baita haiek adierazten, ulertzen eta kudeatzen ere.

Musika ez da soilik entzuteko: sentitzeko, konektatzeko eta adierazteko tresna indartsua da. Tristura, beldurra, alaitasuna, haserrea edo antsietatea bezalako emozioak aztertuko ditugu eta bakoitzak bere soinu eta erritmo propioa daukala ikusiko dugu.

Beraz, anima zaitezte musika sentitzera, dantzatzera eta bizitzera!

instrumentuak
Asmoz Fundazioa
Hezkuntza Sailak diruz lagundutako materiala
Ikasmaterialak Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentziapean daude.