Musikak emozioak pizten ditu. Prest zaudete zuen emozioak musikaren bidez adierazteko?
Unitate honetan, musikak gure barne-munduan duen eragina aztertuko dugu. Musikaren bidez, gure emozioei entzuten ikasiko dugu, baita haiek adierazten, ulertzen eta kudeatzen ere.
Musikak ez du soilik entzuteko balio, besteekin konektatzeko eta sentimenduak adierazteko tresna indartsua da ere bai. Aztertuko ditugu hainbat emozio, esaterako, tristura, beldurra, alaitasuna, haserrea edo antsietatea, eta bakoitzak bere soinu eta erritmo propioa daukala ikusiko dugu.
Beraz, anima zaitezte musika sentitzera, dantzatzera eta bizitzera!