EMOZIOAK ETA INSIDE OUT
Ba al dakizue emozioak zer diren? Mota askotakoak daude: haserrea, tristura, alaitasuna…
Hasteko, emozioak pixka bat gehiago ezagutuko ditugu Inside Out izeneko animaziozko filmaren bidez.

- Lehenik eta behin, Inside Out filmaren trailerra ikusiko dugu.
- Trailerra ikusi ondoren, erantzun ondorengo galderei:
– Zein emozio dira zure eguneroko bizitzan garrantzitsuenak? Zergatik?
– Nola adierazten dituzu emozioak normalean? Zure sentimenduez hitz egiten duzu norbaitekin?
– Emozio bat baino gehiago sentitu al daiteke aldi berean? Zergatik?
– Uste duzu emozioek gu kontrolatzen gaituztela ala guk kontrola ditzakegula emozioak?
