INSIDE OUT + HAUSNARKETA
Saio honetan, Inside Out filma ikusten jarraituko duzue eta filma bukatu ondoren, ikusitakoaren inguruan hausnarketa bat egingo duzue.
Saioaren helburua filma amaitzea da, baina aldi berean musika eta emozioen arteko harremanari lehen begirada bat ematea.
- Filman zehar emozioak nola agertzen diren ikusiko duzue. Horrez gain, musikak emozio horiek nola indartzen dituen aztertuko duzue.
- Ondoren, erantzun galdera hauei:
- – Filmako zein momentutan sentitu duzu emozio gehien?
– Zer emozio agertu dira filman? Eta zu, zer emoziorekin identifikatu zara?
– Zergatik uste duzu garrantzitsua dela emozio guztiak sentitzea, baita tristura ere?
– Musika lagungarria izan al da emozio horiek sentitzeko? Zergatik?
