AZKEN ERRONKA
Inside Out pelikulan ikusi dugun bezala, hainbat emozio senti ditzakegu.
Azken erronka egin aurretik, taldeka bilduko zarete. Talde bakoitza emozio bat izango da, eta bakoitzari kolore bat dagokio:
– Morea: BELDURRA
– Horia: ALAITASUNA
– Urdina: TRISTURA
– Gorria: HASERREA
– Laranja: ANTSIETATEA/EMOZIOEN FESTA
Honakoa da azken erronka: eskolako liburutegiko lantaldeak gutun bat idatzi dizue zuen laguntza eskatuz, emozioak eta musika bateratzen dituen liburu interaktibo bat sortu dezazuen. Liburu hori ikas-egoerak egiten dituzuen heinean osatzen joango zarete, eta fisikoa zein digitala izan daiteke. Aurrera bada!
Hona hemen jaso duzuen gutuna: