Ikas-egoera nola erabili
Webgunearen goiburuan, hiru atal topatuko dituzue: hasiera, unitateak eta gida didaktikoak.
Hasierako orrian, Emozioen doinuak proiektuaren sarrera irakurtzeko aukera duzue, baita bertako materialari buruzko informazioa jasotzeko ere, hala nola, unitateak erabiltzeko jarraibideak eta egitasmoaren nondik norakoak. Azken atal horretan, material honen helburu didaktikoak eta metodologiari buruzko xehetasunak ere bilduta daude.
Bestalde, unitateak lantzen hasteko, “Unitateak” ataleko “Emozio motak” azpiatalean sartu eta emozio-mota bat aukeratu behar duzue, nahi duzuen emozioaren irudian klik eginez. Hautatutako unitatean sartzean, orriaren goialdean haren egitura agertuko zaizue.
Bakoitzak hiru fase ditu: hasiera-fasea, garapen-fasea eta amaiera-fasea. Fase bakoitzaren gainean klikatuz, egin beharreko saioak aurkituko dituzue. Dena den, saioak elkarren segidan egitea aholkatzen dizuegu, ikasi beharreko ezagutzak modu egokian jaso ditzazuen. Batetik bestera joateko, aski da hurrengo jardueraren botoia sakatzea.
Unitateak lantzen hasi baino lehen, gogoan izan hasierako jarduera orokorra, emozio mota bakoitzean sakontzen hasi baino lehen egin beharrekoa baita. Dena den, unitateen antolaketari esker, jarduerak modu independentean ere egin daitezke eta irakaslearen esku geratzen da unitateak garatzeko moduari buruzko erabakia.
Gida didaktikoei dagokienez, jakin ezazue dokumentu horiek deskargatzeko aukera izango duzuela. Emozioen doinuak proiektuko unitate bakoitzak bere gida du, eta gauzatzeari begira irakaslearentzat informazio lagungarria erantsita dago.